
Blog-eko orririk garrantzisuenak
jueves, 2 de diciembre de 2010
Eskola porrotari buruzko beste video bat
Azkenengo egunetan saltzeatzen ibili nahiz youtuben eskola porrotari buruz, eta bideo hau aurkitu dut. Nahiz eta motza izan oso interesgarria da gizonak esaten duena eta arrazoi guztia duena.
Eskola porrota bigarren hezkuntzan II
Zenbait konponbide
Eskola porrotari aurre egin ahal izateko, programa globalak eta integratuak jarri behar dira martxan, eta plan horiek aintzat hartu behar dituzte hezkuntza, familia eta gizarte alderdiak. Neurri isolatuak edo partzialak ez dira orain arte eraginkorrak izan.Hezkuntza-administrazioaren aldetik, baliabideez hornitu behar ditu ikastetxeak, ikasleen aniztasunari (kulturak, gustuak, interesak, familia motak...) erantzuteko, eta ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat talde txikiagoak, banaketa-gelak eta errefortzuak ahalbidetzeko.
Familiaren aldetik, beharrezkoa da lan-bizitza eta bizitza familiarra uztartzea, gurasoek eskola bizitzan hobeto parte hartu eta falta duten autoritatea ikastetxeen esku ez uzteko. Beharrezkoa da:
- Hezitzaileengan konfiantza izatea, haien autoritatea zaintzea eta edozein informazio garrantzitsu ematea.
- Gurasoen eta ikastetxearen artean koordinazio handiagoa izatea, aldian behingo harremanen bidez.
- Zailtasunik hauteman bezain laster neurriak hartzea.
- Seme-alabak lehen bizi-esperientzietatik motibatzea eta haien lorpenak aintzat hartzea.
Baina ikastetxeek, berez, ezin diete hezkuntza-erantzunik eman ikasleen gizarte premia guztiei. Beharrezkoa da familien, Udalaren (gizarte eta hezkuntza zerbitzuak) eta beste erakunde batzuen (Osakidetza, Aldundia...) arteko esku-hartze koordinatua, unean uneko esku-hartzeen bidez edo, hobeto, profesionalek koordinatutako ekintza baten bidez, ikastetxeei lagun diezaieten jarrera disruptiboak konpontzen.
Azken urteetan, irakasleen prestakuntzako alderdirik garrantzitsuenetako bat motibazioa da. Gaur egun, ikasi nahi ez eta jakin-minik ez duten haurrak eta nerabeak dira erronka nagusia, Marina filosofoak hau esaten du: "Ez zaudete aspertuta gauzak aspergarriak direlako, gauzak aspergarriak dira aspertuta zaudetelako".
Horretarako, ezinbestekoa da irakasleek grina berreskuratzea; hala nola, Informazio eta Komunikazio Teknologiei eta metodologia aktiboei esker ikasleen jakinmina eta interesa piztuz eta komunikazioa norabide guztietan hobetuz, aniztasunari eta, aldi berean, indibidualtasunari erantzungo dien metodologia baten bidez.
Ahaleginaren pedagogia sustatu behar da. Ikasleak ohartu behar dira, ikasteko, funtsezkoa dela estudiatzea. Denon artean, lortu behar dugu ikastetxeak hezkuntza-komunitate osoak maitatutako, ezagututako eta erabilitako lekuak izatea, irekiak eta ingurunean integratuak izatea.
Eskola porrota bigarren hezkuntzan I
Eskola porrota bigarren hezkuntzan
Benjamin Atutxa Eibarko Berritzeguneko zuzendariaEskola porrotak hezkuntza mailako helburuak lortu ez dituen ikasle kopurua adierazten du. Eskola komunitatearen kezkarik handiena izan da eta bada, oraindik ere, eskola porrota jasaten duten ikasleek zailtasun gehiago izango dituztelako gizarte sustapenerako. Espainiako estatuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eskola porrota % 26koa da, ELGAko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) herrialdeetako batez bestekoa (%20) baino zertxobait handiagoa; hain zuzen, %20koa da Bergarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako eskola porrota. Horrez gain, aintzat hartzen badugu Batxilergoa egiten hasten diren ikasleen %10ek gutxienez ez duela amaitzen, gazteen % 30ek ez duela Batxiler titulua ondoriozta dezakegu, alegia, unibertsitatean edo Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan hasteko aukera ematen duen titulua falta dutela.
Bestalde, ELGAk sustatzen duen PISA proiektuak -herrialde garatuetan ospe handikoak- ezagutza, trebetasun eta gaitasunen profila ematen duen oinarrizko adierazle multzoa lortzea du helburu. Orain arte, honako gaitasun hauek neurtu dira: irakurtzeko gaitasuna (2000), matematika gaitasuna (2003) eta zientzia gaitasuna (2006). Horrez gain, ondorioztatu denez, "15 urteko ikasleen % 26k ez daki eguneroko gaiei lotutako oinarrizko problemak ebazten", besteak beste. Aurrekari familiarrek eta faktore sozioekonomikoek dute eraginik handiena ikasleen errendimenduan. Mutilen eta nesken arteko aldeei dagokienez, egindako ikerketek agerian jartzen dute nesken eskola porrota mutilena baino txikiagoa dela, ikasten denbora gehiago ematen dutelako eta diziplinatuagoak direlako.
Eskola porrotaren kausak
Azken belaunaldietan, hainbat gizarte aldaketa jazo dira, eta garai batean gizarteko oinarriak ziren erakundeak ez dira orain hain garrantzitsuak. Gaur egun, gauza gehiegi eskatzen zaizkio eskolari, eta irakasleek ezin diete gizarte-eskaera guztiei erantzun, gainezka daudelako. Eskola porrota zenbait faktorek zehaztutako arazoa da. Hona hemen:- Eskola-testuingurua.
- Familia. Ukaezina da emaitza onak eta gizarte-jatorria -hau da, familiak gai soziokulturalarekiko duen interesa- hertsiki lotuta daudela.
- Hezkuntza sistemaren funtzionamendua.
- Administrazioaren jarrera, baliabideei eta arazoak dituzten ikasleak herriko ikastetxe guztien artean banatzeari dagokienez.
- Irakasle bakoitzaren lana.
- Ikaslearen beraren jarrera. Alvaro Marchesiren iritziz, eskola porrota ikaslearen erantzukizuna da, alde batetik, ikastetxearen eta irakasleen erantzukizuna, bestetik. Alabaina, erantzukizunik handiena ikaslearen inguruko gizarte eta kultura baldintzena eta hezkuntza sistemaren funtzionamenduarena da.
Eskola porrota gainditzeko
Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, zifra benetan altua. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?
Arrazoiak bilatu
Egoera horren aurrean egin beharreko lehenengo gauza gure semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.
Familiako giroa
Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta,
norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak.
Kasurik gehienetan, faktore horiek benetan gertatu ez arren ere, umeak horietan sinesten badu, eragina egiazkoa izango da. Horregatik, kasu hauetan onena gure seme-alabekin hitz egitea da, egia osoa mahai gainean jartzea, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.
Motibazio falta
Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.
Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean egon ez. Ez dio axola, hasiera batean, mitologia greziarra den edota gehien gustatzen zaizkion musika-taldeak diren. Kontua gaztearen interesa piztea da, eta metodologia akademikoa erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. Tutorearen edo irakaslearen laguntza eska dezakegu, dena den.
Arazo fisiko edo psikologikoak
Ez dira sarritan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu; izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar. Normalean adinez gazteagoak diren umeei erasaten dieten faktoreak izan ohi dira, eta diagnostikatu ondoren, lan bereziarekin edota laguntza-geletan gainditzen dira.
Ikasturtea errepikatu behar denean
Hala ere, zenbait kasutan, eskolako porrota oso nabarmena denean, umeak edo gazteak ikasturtea errepikatzeko aukera planteatu beharko da. Ikastetxeak berak edo tutoreak esango digute erabaki hori hartu behar den ala ez.
Ez da zigorra, ezta porrota ere
Ikasturte bat errepikatzea ez litzateke, ezinbestean, zigor edota porrot moduan hartu behar, maila berregokitzeko saio moduan baizik. Ikasleak nola edo hala, kosta ahala kosta, maila gainditzen saiatzea, horretarako mailarik ematen ez duela argi eta garbi ikusten denean, akats handia da. Egoera luzatu eta arazoa okerragotu besterik ez dugu egingo. Erabaki egokia hartzen ez bada, porrota gero eta nabarmenagoa izango da.
Segurtasun handiagoa
Urte bat errepikatzea ez da esperientzia traumatikotzat hartu behar. Umeak bere ikasketetan segurtasuna hartu eta eskolako porrota gainditzen duen heinean, errazago ulertu eta ikusiko du hartutako erabakia, errepikatzea alegia, onerako izan dela.
Ikasteko teknikak (ikasten ere ‘ikasi egiten da’)
“Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk gure seme-alaben ahotik. Eta ez dira aitzakia hutsak.
Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak, baina beste batzuek, ordea, eta horrelakoak dira gehienak, laguntza beharko dute ataza horiek egiteko. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. Zure kasuan horrela ez bada, lasai, zure semearen edo alabaren tutoreak edo irakasleak lagundu ahalko dizulako.
Arrazoiak bilatu
Egoera horren aurrean egin beharreko lehenengo gauza gure semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.
Familiako giroa
Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta,
norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak. Kasurik gehienetan, faktore horiek benetan gertatu ez arren ere, umeak horietan sinesten badu, eragina egiazkoa izango da. Horregatik, kasu hauetan onena gure seme-alabekin hitz egitea da, egia osoa mahai gainean jartzea, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.
Motibazio falta
Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.
Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean egon ez. Ez dio axola, hasiera batean, mitologia greziarra den edota gehien gustatzen zaizkion musika-taldeak diren. Kontua gaztearen interesa piztea da, eta metodologia akademikoa erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. Tutorearen edo irakaslearen laguntza eska dezakegu, dena den.
Arazo fisiko edo psikologikoak
Ez dira sarritan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu; izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar. Normalean adinez gazteagoak diren umeei erasaten dieten faktoreak izan ohi dira, eta diagnostikatu ondoren, lan bereziarekin edota laguntza-geletan gainditzen dira.
Ikasturtea errepikatu behar denean
Hala ere, zenbait kasutan, eskolako porrota oso nabarmena denean, umeak edo gazteak ikasturtea errepikatzeko aukera planteatu beharko da. Ikastetxeak berak edo tutoreak esango digute erabaki hori hartu behar den ala ez.
Ez da zigorra, ezta porrota ere
Ikasturte bat errepikatzea ez litzateke, ezinbestean, zigor edota porrot moduan hartu behar, maila berregokitzeko saio moduan baizik. Ikasleak nola edo hala, kosta ahala kosta, maila gainditzen saiatzea, horretarako mailarik ematen ez duela argi eta garbi ikusten denean, akats handia da. Egoera luzatu eta arazoa okerragotu besterik ez dugu egingo. Erabaki egokia hartzen ez bada, porrota gero eta nabarmenagoa izango da.
Segurtasun handiagoa
![]() |
| Ume baten lehenengo urteak erabakigarriak dira garapen intelektualerako. |
Urte bat errepikatzea ez da esperientzia traumatikotzat hartu behar. Umeak bere ikasketetan segurtasuna hartu eta eskolako porrota gainditzen duen heinean, errazago ulertu eta ikusiko du hartutako erabakia, errepikatzea alegia, onerako izan dela.
Ikasteko teknikak (ikasten ere ‘ikasi egiten da’)
“Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk gure seme-alaben ahotik. Eta ez dira aitzakia hutsak.
Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak, baina beste batzuek, ordea, eta horrelakoak dira gehienak, laguntza beharko dute ataza horiek egiteko. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. Zure kasuan horrela ez bada, lasai, zure semearen edo alabaren tutoreak edo irakasleak lagundu ahalko dizulako.
jueves, 4 de noviembre de 2010
Gizarte Hezitzailea Informazioaren Gizartean
Hitz egin behar dugun gaia, informazio eta komunikazioaren teknologia da.
Hezkuntzaren munduan, hezitzaile eta pedagogo asko dira, gaur egungo eredu hezitzailearen
egokitzapena kuestionatzen zituztenak eta hezitzeko forma berriak seinalatzen dituztena eta
honek, informazioaren gizartera deialdia egiten du.
Eskola ez da ikasteko modu bakarra, gainera informazioaren iturri primarioa izateari utzi dio
gaur egun. Honek behartzen du metodo berriak hartzera alfabetizaziorako.
Gizarte Hezkuntzako profesionalek, lan bikoitza daukate. Alde batetik, beraien ezaguntza
handitu IKT-n eta beste aldetik, behar duten kolektiboetan IKT-ak zabaldu.
Gizarte Hezitzaileek, beraien aurrean, IKT produzitzen duten arriskuak dituzte eta hauek,
hezkuntzarako sarrera ahalbidetu, ikasketa eskolarra, parte-hartzea bultzatu, informaziorako
sarrera ahalbidetu, jakintzarako bidea zabaldu, lan kooperatiboak bultzatu, identitate kulturala
zabaldu...behar dute.
Hau guztiarekin esan nahi da, informazioaren gizartea handitzen doala eta gure bizitza honen
inguruan joango dela etorkizun batean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Hemen, argi eta garbi argitzen da eskola porrotaren zergatiak eta bere ezaugarri nagusiak.
Fracaso escolar y problemas visuales
View more presentations from Rosa García .
