ESKOLA PORROTA

jueves, 7 de octubre de 2010

Musika

Eskola Porrotaren adibide bat

Zer da eskola porrota?


Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko

Eskola porrota gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen arazo larrienetako bat da. Porrotaren ondorioen garrantzia eskolaren esparrutik at hedatu da eta herrialde garatu guztietan dago maila batean edo bestean zabalduta, hori dela eta, hezitzaile eta gurasoen erakunde eta elkarteek interes handia agertu dute gaiarekiko haren eraginak arintze aldera. Datuek erakusten dute zenbaterainokoa den arazo honen hedadura. Horrenbestez, 25 urtez beherakoen langabeen %72ko portzentajeak lotura estua du ikasketak utzi izanarekin eta eskola porrotarekin. Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren datuen arabera (INCE), Espainiako ikasle nerabeen herena, DBH-ko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu. Irakaskuntza ertainean ikasleen %32 ikasturtea errepikatzen du, %35 ez du 2. DBH ongi amaitzen, %48 ez du batxilergoa gainditzen, unibertsitatean ikasketak uzten dituztenen portzentajea, berriz, %50ekoa da.

Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan arazoak kontuan hartuz, baita psikikoak ere. Matematika, hizkuntza eta ingelesa dira eskola porrot portzentajerik altuena eragiten duten gaiak. Europako batez besteko datuak kontuan hartuz (%20), Espainiako porrot indizea %29koa da gutxi gorabehera, Portugal soilik dago Espainiako estatuaren aurretik, %45ekin gutxi gorabehera. Estatistika ofizialek adierazten dute eskola porrotik handiena duen komunitatea Kanariar Uharteak dela %35,8ko portzentajerik; Asturiasek du portzentajerik baxuena %14,4koarekin eta Nafarroak jarraitzen dio %17,3koarekin. Euskal Autonomi Erkideagoko portzentajea %17,5ekoa da.
  

Datu hauei eskola mailan ematen den absentismo eta uzte maila altua gehitzen badiegu, konturatuko gara eskola porrota handia dela gure artean eta ekintza globalak eskatzen dituela, porrota ez dela ikasle "nagi" edo "ergelen" gauza. Hezkuntza sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude.

Jarraian profesional eta ama baten iritzia topa dezakegu gai honi buruz: http://www.argia.com/argia-astekaria/2199/eskola-porrota/osoa
Hemen, argi eta garbi argitzen da eskola porrotaren zergatiak eta bere ezaugarri nagusiak.